Gipuzkoako txapelketa jokatu da asteburuan Anoetako kirol pistetan eta Hernaniko partaidetza zabala izan da, klub desberdinetan dauden 11 hernaniarrek hartu baitute parte bertan.
Hiru domina
Hernanira Hernaniarrek hiru domina lortu dituzte nagusien mailan, Gipuzkoako txapelketan, Maitane Iruretagoienak, Eider Aldabek eta Rosi Talaverak eta baita beste zenbait postu on ere. CD Hernaniko atletei dagokienez: Maitane Iruretagoienak zilarrezko domina lortu zuen 100 metrotako proban; Enara Agirrezabala bosgarren izan zen 200 metroan eta salto hirukoitzean, bere markak hobetuta; Estibaliz Lion eta Lide Redondo ez ziren 100 metrotako finalera pasa, baina Redondo 8garren izan zen salto hirukoitzean. Sergio Roman eta Gerardo Parrak 5.000 metroko proban hartu zuten parte eta 6garren eta 17garren bukatu zuten. Goierri Garai taldeko Rosi Talavera izan da beste domina lortu duena, 3.000 metroan brontzea hain zuzen ere. Ixiar Urdangarin 5garren izan zen 800 metroko proban. Atletiko taldeko hernaniarrei dagokienez, Xabi Pavon 5garren izan zen 400 metroan; Bidasoa taldeko Mikel Von Wichmann eta Eider Aldabek beren markak hobetu zituzten, Von Wichmann 8garren izan zen 800 metroan eta Aldabek brontzezko domina lortu zuen 1.500 metroko proban.
Klubik onena
Atletiko Txapelketa honekin batean Kluben artekoa ere izan zen, baina Hernanik ez zuen talderik osatu. Txapeldun Atletiko gelditu zen bai mutiletan eta baita nesketan ere.
Asteburuan Mallorcan Datorren asteburuan Euskadiko selekzioarekin izango dira Mallorcan Euskadiko txapeldun gelditutako lau jubenilak: Maitane Iruretagoiena 100 metro eta 4x100 proban; Servando Rivas mailu jaurtiketan, Mikel Von Wichmann 800 metroan eta Eider Aldabe 5.000 metroan. Seguruenera, azken biek 4x400 proban ere hartuko dute parte.