Enologia ikastaroa izango da ostegunean, Zilegi Eskolen barruan. Ardoa egiteko prozesua ikusiko dute, bai ardo beltza, bai ardo gorria, baita txuria ere. Ardoa dastatzen ere ikasiko dute eta ondoren ardo dastaketa egingo dute. Irakaslea Xabier Kamio izango da eta goizeko 09:00etatik 11:00etara ariko dira, AEK euskaltegian. Parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena: 943 55 78 79 telefonoan edota zilegieskola@aeknet.net helbidera mezua bidalita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!