Gipuzkoako Foru Aldundirako PSE-EEk lortu ditu boto gehien

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 28a, 02:00

Gipuzkoako Diputaziorako hauteskundeetan PSE-EE alderdia izan da lehen indarra botoen %23rekin (botoen %94 zenbatuta ateratako datuetan) eta bigarren indarra EAJ-PNV izan da %21ekin. Hala ere, EAE-ANV alderdiak bere aldeko botoa eskatu zuen legez kanpo utzi ondoren eta baliogabeko botoak gelditu dira bigarren postuan, EAJ-PNVren aurretik. Ondorenean, EB-Aralar gelditu da, EA eta PP jarraian dituela. Hernanin baliogabeak Hernanin 3.784 boto baliogabe izan dira Foru Aldundirako, EAE-ANV alderdiaren deiari erantzunez. Bigarren, PSE-EE gelditu da; hirugarren EAJ-PNV; laugarren EB-Aralar , bosgarren EA eta seigarren PP. Bestalde Plazandreok alderdiak ere atera ditu 194 boto. Udalerako botoekin alderatuta EAJ eta EB-Aralarrek zenbait boto gehiago dituzte.

EMAITZAK IKUSI

Diputaziorako Hernanin

  • Baliogabeak 3.784 papeleta.
  • PSE-EE 1.476 boto.
  • EAJ-PNV 1.085 boto.
  • EB-Aralar 1.019 boto.
  • EA 922 boto.
  • PP 502 boto.
  • Plazandreok 104 boto.
  • Zuriak 183 boto.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!