Goizuetara irteera ekainaren 2an

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 27a, 02:00

Txinparta taldeak Goizuetara 32garren ibilaldia egingo du datorren larunbatean, Antxista menditik (834 m.) pasata. Plaza Berritik aterako dira 07:00etan eta Goizuetan hamaiketakoa, bazkaria (Txato eta konpainiak prestatuta) eta sagardo txapelketa egingo dute (parte hartzeko bi botila eraman behar dira). Izena emateko maiatzak 31 da azken eguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!