Inmaculada ikastetxeko jaia egin zuten atzo, egun osoan zehar. Goizetik Meza zuten egitekoa eta 11:00etatik aurrera dantza, musika, abestiak, bertsoak, eta abar egin zituzten. Maila bakoitzeko haur taldeak abesti edo koreografia bat prestatu zuen eta balsa, breaka, txirula emanaldia eta abar ikusi ahal izan zituzten aretoa bete zuten guraso eta irakasleek. Emanaldien ondoren, bazkaria zuten ikasle eta irakasleak, eta arratsaldean musika eta gaztelu puzgarriak ziren izatekoak haurrak jolasean eta dantzan ibiltzeko. Euria zela-eta, ezin izan zuten ikastetxe kanpoaldean jarri zuten eszenatokia erabili, baina eguraldi txarrak ez zuen haurrek jarri zuten giroa zapuztu eta guraso eta irakasleek majo gozatu zuten jaialdiarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!