Hernanik 2-3 galdu zuen Urolarekin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 27a, 02:00

HERNANIK galdu egin zuen atzo Zubipen ligako azken partiduan 2-3 Urolaren aurka. Duela bi jardunaldi ziurtatu zuen Hernanik bigarren postua eta azken bi partiduetan antzeman da hori. Lehenengo zatian okertu zitzaizkion atzo gauzak talde zuriberdeari, 0-2 aurreratu baitziren kanpotarrak. Orduan esnatu ziren etxekoak eta 1-2koa egin zuten berehala. Bigarren zatian berdintzea ere lortu zuten, baina 10 minuturen faltan hirugarrena sartu eta hiru puntuak eraman zituen Urolak. Orain igoerako playoffa jokatuko du Hernanik, Bizkaia eta Arabako bigarrenen aurkako ligilan. Irabazleak zai egon beharko du 3. mailara igoko den edo ez jakiteko, beste kategoriatako igoera eta jaitsierek eragina baitute. Atzo partidu aurretik, Zubipe peñak saria eman zion Jon Garcia atezainari, denboraldiko erregularrena izateagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!