AMHER elkarte multikulturalak triptikoak banatuko ditu gaur hautes eskoletan Europar Batasunetik kanpoko etorkinen bozkatzeko eskubidea eskatzeko. Triptikoetan eskaera idatzita dator eta bat egin nahi duenak bere datuak jarri, sinatu eta Mahaiko presidenteari entregatu beharko dio. Elkarteak adierazi du Euskal Autonomi Erkidegoan 85.000 pertsonatik gora daudela ´baztertuak` gaur egun.
Boto uztea
Zenbait herritarrek bozkatu ezin duten etorkinei botoa aukeratzen utziko diete. Aurreko hauteskundeetan ere utzi izan die AMHER-ek botoa etorkinei.