Gaurko Udal eta Foru hauteskundeetan botoa ematerakoan EHNA erabiltzeko deialdia luzatu die Bai Euskal Herriari ekimenak herritarrei. Ekintzarekin, ´eskubide osoko euskal herritar bezala botoa ematea` aldarrikatu nahi du ekimenak eta iragarri du ´inoiz baina gehiago` izango direla EHNArekin botoa emango dutenak, ´nahiz eta egoera korapilatsua izan`. Honen harira, ekimenak ´demokrazia` eskatu du Euskal Herriarentzat, eta ´errespetua euskal herritarron hitzari eta erabakiari`.
12:00etan Plazan
Hernaniko Bai Euskal Herriariko kideak eguerdiko 12:00etan egin dute hitzordua Gudarien Plazan, EHNArekin botoa ematera joateko.
Alderdiei proposamena
´Konpromiso zehatzak` lortzeko asmoarekin, ekimenak Aralar, Batasuna, Batzarre, EA, EAE-ANV, EB-Berdeak, Nafarroa Bai eta EAJ-PNV alderdi edo plataformei proposamen bat helarazi die, gaurko egunean EHNAren erabilerarekin bat egin edo, behintzat, bere erabilera oztopatu ez dezaten, eta erantzun ezberdinak jaso dituztela adierazi dute: -EAE-ANV-k eta Batasunak bat egin dute Bai Euskal Herriari-ren ekimenarekin. -EA-k ´begi onez` ikusten du deialdia eta adierazi du bere ordezkariek bat egingo dutela EHNAekin botatzeko asmoa duten herritarrekin. -Gainontzeko alderdien aldetik ez dute erantzunik jaso.