Udal eta Foru hauteskundeak izango dira gaur eta 15.384 hernaniarrek botua emateko aukera izango dute, datozen lau urtetarako Hernaniko Udaleko eta Gipuzkoako Diputazioko ordezkariak aukeratzeko. Goizeko 09:00etatik 20:00ak arte izango dira hautes eskolak irekita.
Bi asteko kanpainaren ondoren, heldu da maiatzaren 27a, Udal eta Foru hauteskundeen eguna. Gaur emandako botuen arabera osatuko dira Hernaniko Udal Gobernua eta Gipuzkoako Diputazioko Batzar Nagusiak, lau urterako. 15.384 hernaniarrek izango dute gaurkoan botua emateko aukera, zazpi hautes eskoletan, 09:00etatik 20:00etara. Hernaniko udalerako sei aukera daude botoa emateko (EAE-ANV, EA, PSE-EE, EAJ-PNV, EB/Aralar eta PP). Diputaziorako, berriz, EAE-ANVren zerrenda legez kanpo utzi dute eta Plazandreok alderdiak, berriz, zerrenda aurkeztu du. Udalerako eta Diputaziorako Abertzale Sozialistak-ek aurkeztutako zerrendak legez kanpo utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, Alderdien legea aplikatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!