DIPUTAZIOAK jakinarazi du maiatzaren 21ean txartel bakarra martxan jarri zenetik, aurreneko hiru egunetan Hernanin 356 eskaera egin direla. Gipuzkoan 828 eskaera egin dira guztira, eta Hernani izan da herri guztietan eskaera gehien izan den herria, jakinarazi dutenez.
Gero eta linea gehiago
Orain arte txartel bakarra Areizaga autobus gorrietan, Garayar autobus urdinetan eta herri barruko autobusetan erabili ahal izan da, baina jakinarazi dutenez, pixkanaka beste autobus linea batzuetara zabalduko dute. Ekainaren 4tik aurrera, Donostialdea, Buruntzaldea, Txingudi, Tolosaldea eta Goierriko autobus zerbitzuetara zabalduko dute.
Uztailaren 2tik aurrera, Donostia-Tolosa autobus berdeetara zabalduko da txartel bakarreko sistema.
Abuztuaren 1etik aurrera aldiz, Eusko Trenbideak enpresako Urola Kosta eta Deba Barrenako autobus lineatan ere erabili ahal izango da. Urriaren 1etik aurrera, Pesa enpresako autobusetan erabili ahal izango da txartel bakarra (Donostia-Bilbo, Deba Goiena, eta Gasteizekin lotura).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!