Denetariko ‘txolloak’ bigarren eskuko azokan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 29a, 02:00

NAHAS MAHAS, bigarren eskuko azoka izan zen larunbatean Atsegindegi plazan, Emaus fundazioak eta Udalak antolatuta. Proiektua martxan jarri zenetik bigarren azoka izan da larunbatekoa eta hileroko azken larunbatean egiten jarraitzeko asmoa dute, urte honetan zehar. Azokan ikastetxeek, elkarteek eta norbanakoek jarri ditzakete gauzak salgai, eta horrela zaborretara botatzekoak ziren gauzak berrerabili egingo dira, xoxa batzuk lortzeaz gain. Datorren azoks parte hartu nahi izanez gero 943 367534 telefonora deitu edo mezu bat bidali azoka@emaus.com helbidera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!