Iñigo Gomez 12garren RAC ‘Vasco-Navarro’an

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 26a, 02:00

Iñigo Gomez rally gidari hernaniarra 12garren izan zen RAC Vasco-Navarro lasterketan, 3. mailan. Rallya Lekunberrin jokatu zen, joan den larunbatean eta Gomezek 42:17-ko denbora egin zuen, korritutako sei tramoak batuta. Santi Artetxe izan zen irabazlea. Gomezek adierazi du ´gustora` ibili zirela karreran, nahiz eta eguna luzea egin zitzaien. Azkoitiako rallysprintean ez bezala, neumatikoek ondo heldu zioten eta ez zuen kejarik autoarengatik. Hurrengo rallya Munitibarrekoa izango du, Gernikan, ekainaren 9an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!