Peru Alfaro triatleta hernaniarrak Jaengo triatloi sprintean 6garren egin zuen atzo, kategoria absolutoan.
Alfarok denboraldi honetan korritutako laugarren karrera zen Jaengoa. Joan den astean Gorlizen 2garren egin zuen, 23 urtez azpikoetan irabazita. Euskal zirkuiturako puntuagarria zen Gorlizko karrera eta hemendik aurrera puntuagarriak diren triatloi gehiago korritzeko asmoa du hernaniarrak, maila haundiagoko probetan parte hartu ahal izateko behar diren puntuak biltze aldera. Hurrengoak Ondarroan eta Donostian korrituko ditu, ekainaren 2an eta 10ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!