‘I am raros’ taldea Donostia Hiria Pop Rock lehiaketako semifinaletarako sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 26a, 02:00

DONOSTIA Hiria Pop Rock lehiaketako semifinaletarako sailkatuko da Hernaniko I am raros rock & roll taldea. Taldea bolada onean dabil azkenealdian, urtarriletik hona lehiaketa ezberdinetarako aukeratu baitituzte: Idiazabalgo pop rock lehiaketa irabazi dute eta disko bat grabatuko dute, Madrilgo irrati batek antolatutako lehiaketan finalistak izan dira, eta orain Donostia Hiria Pop Rock lehiaketa semifinaletara iritsi dira. Beraz, laister izango dute kontzertu bat, finalera nor pasako den erabakitzeko. Taldeko kide diren Patxi Sagarna, Iñaki Landa, Iñaki Zabaleta eta Asier Salazarrek azaldutakoaren arabera, lehiaketak irabaztea baino gehiago interesatzen zaie haien musika eta izena ezagutaraztea. I am raros taldeak egunero entsaiatzen du Floridako entsaio lokaletan. Azaldu dutenez, abestiak ondo landu nahi dituzte lokalean eta gauzak ongi eginda emaitzak lortzen direla azaldu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!