Enologia ikastaroa, Kamioren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 26a, 02:00

Enologia ikastaroa emango du Xabier Kamio enologoak, maiatzaren 31n, Hernaniko AEK euskategian. Goizeko 09:00etatik 11:00etara izango da ikastaroa, eta bertan ardoa egiteko prozesua azalduko du, ardoa nola dastatu behar den eta dastatzeko aukera ere izango da. Izena emateko AEKtik pasa (Larramendi 11) edo bertara deitu (943 55 78 79).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!