Nafarroako ‘Senda Viva’ natur parkera gazteentzat irteera

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 26a, 02:00

Txantxangorri elkarteak irteera antolatu du 10-15 urte arteko gazteentzat, ekainaren 10erako. Nafarroako Senda Viva natur parkera dira joatekoak, azken urteetan Cabarcenora joan badira ere, hango lakua kendu egin dutela eta. Bidaian, bideoak ikusi, parkeko landareria eta fauna ikusi, tiobiboetan ibili eta abarrerako aukera izango da. Horrez gain, Idazlan, marrazki eta argazki lehiaketa ere izango dira Senda Vivari buruz eta ekainaren 21a aurretik aurkeztu beharko dituzte neska mutilek Txantxangorrin. Izen ematea 15 euro gaztetxoek eta 25 euro helduek. Izen ematea Txantxangorrin egin behar da, 11:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!