Datorren asteartean Kontu Kantoi taldeko ipuin kontalaria izango da Udal liburutegian, Biterin. Arratsaldeko 17:30etan, 3-4 urte arteko neska-mutilentzat kontatuko ditu ipuinak eta 18:00etan, 5-7 urte artekoentzat. Hernaniko Udalak antolatu eta Eusko Jaurlaritzak laguntzen du diruz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!