Lara Peman eta Amaia Agirre gimnasta hernaniarrak Leioan ariko dira bihar Euskadiko ligako proban, kadete mailan. Leioako txapelketak gaur eta bihar jokatuko dira; gaur taldeka eta bihar banaka. Taldekako konpetizioan ere izango du Hernanik ordezkaria eta Jubenil B mailan parte hartuko du Hernanik.
Lara Peman Gipuzkoako txapeldun
Joan den larunbatean Hernaniko kiroldegian jokatu zen B mailako eskolarteko Gipuzkoako txapelketa eta bertan Lara Pemanek irabazi zuen kadeteetan. Amaia Agirre bosgarren geratu zen. Biak uztaiekin eta mazoekin egin zituzten ariketak. Alebinetan, Maialen Garciak bosgarren egin zuen, sokarekin eta esku hutsik, eta, taldeka, Langilek ere bosgarren postua lortu zuen, hauek esku hutsik eta pelotarekin egindako ariketetan.