Gorengo mailako taldeak gaur jokatuko du ligan azken jardunaldiko partidua, Zubipen. Urolaren aurka izango da 16:30etan eta aurtengo txapelketa politaren ondoren, zalegoari garaipen bat es-kaintzea ezinhobea litzateke. Muñozen jokalariak sailkatu dira dagoeneko igoera play-offerako eta datozen bi asteburutan jokatuko dituzte hirugarren mailara igotzeko partidu erabakiorrak.
Peña Zubiperen saria
Jon Garcia atezain hernaniarrak Peña Zubipek denboraldiro jokalari onenari ematen dion saria jasoko du gaurko partiduaren atarian.
Hernani-Sanpedrotarra, 1. maila jubenileko finala
1. mailako jubenil taldea bere multzoan irabazle geratu da. Jordi Telletxea eta Iban Gilen taldea eta beste multzoko irabazle izan den Sanpedrotarrarak Ohorezko mailan jokatuko dute datorren urtean. Gaurkoan elkarren aurka jokatuko dute bi taldeek Donostiako Cesar Benito zelaian (Mirakruz gainean), 17:30etan, kategoriako txapelduna kopa zeinek altxako.
Emakumezkoen liga atzo
Emakumezkoen ligan atzo zen denboraldia bukatzekoa, BTLS-ren aurka Bergarako Ipintza zelaian, 19:30etan.