Iker Lujanbio Bergaran gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 26a, 02:00

Gidari hernaniarrak irabazi egin zuen joan den astean Gernikan eta aurrena dago MX1-eko sailkapen orokorrean.

Iker Lujanbio gidari hernaniarra Bergarako motokross proban izango da gaur bere Yamaha YZF 250 4T motoarekin eta MX1-eko sailkapen orokorreko lehen postua mantentzea du helburu. Lujanbiok 50 puntu ditu, Haimar Marcilla bigarrenak baino 6 gehiago. Joan den larunbatean korritu zen Gernikan lehen proba puntuagarria eta irabazi egin zuen hernaniarrak, ´nahiko erraz`. Gaur hirugarren eginez gero, ontzat joko luke Euskadiko txapelketako sailkapen orokorrean puntuak batzeko. Lujanbiok iaz irabazi egin zuen Bergaran eta ´zirkuitu polita` dela adierazi du. Ezin da ahaztu Lujanbiok klabikula hautsita izan duela berriki eta ez dagoela guztiz osatuta. Gernikan ´ondo, baina nahiko nekatuta` bukatu zuen.

MX1 modalitatean bi aldiz txapeldun

Iker Lujanbiok Euskadiko txapelketa irabazi du azken bi urteetan, MX1 modalitatean. MX2 modalitatean 450 cc.-ko zilindrada duten motoekin ibiltzen dira eta probatzeko asmorik ba ote duen galdetu diogunean ´gehitxo` litza-tekeela esan digu: ´moto horiek eramateko indar haundia behar da eta nik ez daukat denborarik gimnasiora joateko. Oraingoz ondo txikiarekin`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!