San Joan Konpartsak ezingo du karrozarik atera San Juan jaietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 26a, 02:00

Azken 17 urteetan bezala, aurten ere San Juan jaietan, San Joan Konpartsaren asmoa zen, Hernanirekin zerikusia duen gai bat ezagutaraztera ematea, jendearen artean banatutako liburuxka baten bidez eta karroza batekin gairen inguruko antzerkia eginda. Urte hauetan zehar, karrozak egin ahal izateko hainbat lokal erabili izan dira, gaur egunean existitzen ez diren edo desagertzera doazen lokalak. Datozen San Joan jaietan, KARROZARIK EZ ATERATZERA BEHARTUTA GAUDE, KARROZA EGITEKO BEHARREZKOA DUGUN LOKALIK EZ DAUKAGULAKO. Hernanik, lokal munizipal baten beharra du, eta horrela errebindikatzen dugu, beste erabilpenen artean, bere ekintzak karroza baten bidez eszenifikatzen dituzten herriko zenbait taldeko (San Joan Konpartsa, Olentzero, errege kabalgata, kaldereroak, inauteriak...) hori egiten jarraitu ahal izan dezaten, bertan behera uztera derrigortuak izan gabe. Pepi Arrozpide Hernaniko San Joan Konpartsa Kultur elkartearen izenean (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!