‘Nahas Mahas’ bigarren eskuko azoka gaur goizean Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 26a, 02:00

Emaus fundazioak eta Udalak elkarlanean, Nahas Mahas bigarren eskuko azoka jarri zuten martxan joan den hilean. Azoka hilero egingo dute urte osoan zehar, prueba pilotu moduan. Emaus eta Udala pozik agertu dira joan den hilean lehenengo azokak izan zuen harrearekin. Azoka gaur goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da, Atsegindegin.

Nahas Mahas bigarren eskuko azoka izango da gaur goizean Atsegindegin. Azokan postuak jarriko dituzte ikastetxeek, elkarte eta partikularrek eta denetariko ganga-k aurkitzeko aukera izango da. Azoka joan den hilean jarri zen martxan eta 2007 urtean zehar hileko azken larunbatero egingo dute, esperientzia pilotu moduan. Azoka gaur goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da, Atsegindegin. Andoni Amonarraiz, Nahas Mahas azokako zinegotzi arduradunak azokaren inguruko balorazio positiboa egin du, bai antolaketa eta baita parte hartze aldetik ere. ´Gure aurreikuspen guztiak gainditu zituen azokak eta herrian botatzeko dauden gauzak berrerabiltzen ikasteko interesa dagoela ikusi dugu`. Aurreratu duenez, gaurko azokan parte hartuko duten herritarren kopuruak gora egin du. Hurrengo azoketan parte hartzeko: 943 36 75 34.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!