«Beste euskal preso politikoek bezala sakabanaketaren zigor gehitua pairatzen du Larekik»

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 26a, 02:00

Xabier Lareki 1992an atxilotu zuten aurrenekoz; 2002an bigarren aldiz eta 2006ko martxoan hirugarren aldiz. Gaur egun Mansillan, Leonen, dago espetxeratuta.

Askatasuna erakundea Hernaniko preso politikoen egoera azaltzen ari da, hamabostean behin. Gaurkoan Xabier Lareki presoaren egoeraren berri eman du.

Hiru aldiz atxilotua

Xabier Lareki hiru aldiz atxilotu dutela azaldu du Askatasunak. Aurreneko aldiz, 1992an kartzelaratu zuten, ETArekin kolaboratzea leporatuta, ´hiru urte espetxean pasa ondoren, epaiketarik izan ez zuenez, baldintzapean aske geratu zen, 1995ean. 1995ean, urte berean, epaitu eta sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten`. Bigarren aldiz 2002ko martxoan atxilotu zuten Donibane Lohitzunen, baina aske geratu zen, 1995 urteko epaia preskribatua zegoelako. 2006ko martxoan hirugarren aldiz atxilotu zuten. ´2005eko frantziar eta espainiar estatuen arteko hitzarmen batean oinarrituta bere kontrako epaiak preskribatua egoteari utzi baitzion. 2006ko irailean Espainiaratu zuten` azaldu du Askatasunak.

Kartzelako egoera

Askatasunak azaldu du kartzelan pasa duen denboran hainbat egoera latzi aurre egin behar izan diela berak eta bere ingurukoek: ´funtzionarioen propobokazio zein gehiegikeria, hiru hilabetez ama bisitarik gabe zigortzea, bakardadea (hilabeteetan kiderik gaben egon zen), bi istripu, eta abar`. Sakabanaketa ere aipatu du Askatasunak: ´beste euskal presoe politikoek bezala sakabanaketaren zigor gehitua pairatzen du Xabierrek, egun Mansillako (Leon) espetxean dago, Euskal Herritik 400 kilometrotara eta bidaiaren kostua 75 eurokoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!