Chillida Lekuk eta Tamayo liburu dendak Chillida Leku museoko
VII. pintura lehiaketa antolatu dute biharko. Lehiaketa goizeko 10:00etan hasi eta 18:00ak arte izango da eta infantil, kadete, gazte eta heldu mailetan izango dira sariak. Sari berezia ere izango da Haize Orraziagai hartuta lan onena egiten duenarentzat. Euria egingo balu, lehiaketa ekainaren 2ra atzeratuko litzateke eta museoa ohiko ordutegian irekiko lukete (10:30-15:00). Edozein zalantza
943-42 65 89 telefonoan argitu daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!