Osiñagako jaietako partidak

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 25a, 02:00

Bihar Osiñagako jai aurretiko mus txapelketa jokatuko da. Txapelketa hasi eta bukatu egun berean egingo da. Izen emateak 10 euro balio du bikoteko. Aurreneko bikotearentzat, bi urdaiazpiko eta trofeoak izango dira; bigarrenarentzat, arkumea eta trofeoak; hirugarrenarentzat eta laugarrenarentzat, txuletak. Bihar, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Arriatsun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!