Jakinarazi dutenez maiatzaren 28an hasiko dira San Joanetako haurren aurreskuko entsaioak. Interesatuek izena eman behar dute Biterin. Beharrezkoa da haurrak 5 urte betetzea aurten eta izena emateko garaian bikotearen izena jakinaraztea. Guztira 50 bikotek har dezakete parte. Entsaioak Urumea ikastolan izango dira, Gay Murreko eraikinean. Astelehen, asteazken eta ostegunetan,
arratsaldeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!