Jean Louis Noton-en akordeoi kontzertua gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 25a, 02:00

Hernani Musika Eskolak hilero antolatzen dituen kontzertuen barruan, gaur Jean Louis Notonen akordoei kontzertua izango da. Musika Eskolak azaldu duenez, Noton akordeoi-jole frantzesa da nazioartean dagoen soinujolerik originalenetarikoa. Aintzindaria da musikan informatika aplikatzen eta 80 hamarkadaz geroztik zenbait lan pedagogiko egin ditu. Besteak beste, Frantziako hezkuntza ministeritzarentzat programa informatikoak prestatu ditu. Instrumentu bat ere asmatu du, Odysée izenekoa, etorkizuneko esku soinua. Gaur jotzen ikusteko aukera izango da. Arratsaldeko 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!