Gaur egingo dute, Kontrakantxa gaztetxean, Dezibelioen matxinada jaialdiaren hirugarren edizioa. Jaialdi honek azken bi urteetan Hernaniko eta inguruko herrietako talde gazteak bildu ditu Tilosetan. Aurten, berriz, egun bakarra izango da eta bost talde izango dira gaztetxean, Hernanikoak edo Hernaniko lokaletan entsaiatzen dutenak denak: Ania, Impio, Nazka, Barmy People eta The Zepo. Gazte Asanbladak antolatu du kontzertua eta 20:00etan hasiko dela iragarri dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!