Buruntzaldeko Udaletarako EAJ-PNVko Alkategaiek (Andoni Amonarraiz Hernanin, Iñaki Egibar Andoainen, Zorione Etxezarreta Astigarragan, Juan Mari Iradi Lasarte-Orian, Florentino Ugalde Urnietan eta Iñaki Illarramendi Usurbilen) Buruntzaldea eskualdean gestio enpresa bat eratzeko konpromisoa hartu dute, ´eskualdearen garapen soziekonomikoa eta bertako biztanleen bizi kalitatea` helburu izango duena.
Konpetentziak
EAJko hautagaiek nabarmendu dutenez enpresa honek, besteak beste, konpetentziak izango dituen alorrak honako hauek dira: - Promozio industrial eta komertziala, garraioa, komunikazioak eta berrikuntza. - Lan eta formazio sustapena. - Ingurugiroa. - Landa ingurumenaren garapena. - Turismoa. - Zerbitzu sozialak, euskera, kultura eta kirola. - Obrak eta zerbitzu arruntak. - Eta Buruntzaldeako Udalekin adosten den beste edozein alor.
Falta den eskualde bakarra
EAJk dio Buruntzaldea dela garapen sozioekonomikoan lan egiten duen figura bat ez duen Gipuzkoako eskualde bakarra, ´eta beharrezkoa da udal politikak diseinatzea, baina baita eskualde mailan kolaboratzea ere, herri guztien mesedegarri izango baita hori`.