Eb-Berdeak/Aralar koalizioko hautagaiak Hernaniko ferian izan ziren atzo programa eta goxokiak banatzen. Bere esanetan ordubete pasatxo izan ziren han eta gero Astigarraga aldera joan ziren. Ferian izan ziren hautagaien artean izan ziren: Jesus Uzkudun, Beatriz Fernandino, Xabier Peñagarikano, Ernesto Merino, Miren Lizeaga, Antton Karrera, Marijo Larrea eta Manolo Rodriguez.
Bihar Bilboko ekitaldi nazionalera
Biharko egunean Bilboko ekitaldi nazionalera joango direla adierazi zuten koalizioko hautagaiek eta kanpainari buruz galdetzerakoan ´ona` baloratu zuten, ´lasai` ibili omen dira, eta herritarren ´harrera ona` nabarmendu zuten.