Santa Barbara elkarteko danborradan parte hartzeko izen ematea zabalik dagoela jakinarazi dute. Danbor-jole bezala parte hartzeko 7 urte beteta izan behar dira eta galtza txuri eta larruzko zinturoia behar dira. Trajerik ez dutenei saiatuko dira trajea aurkitzen. Sukaldari bezala parte hartzeko 4 urtetik gora behar dira. Entsaioak maiatzaren 29an hasiko dira eta astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira Santa Barbara elkartean, arratsaldeko 18:00etan. Eskaera bat ere egin du elkarteak, trajeak dituztenek eta erabili behar ez dituztenek elkartera eramateko, alegia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!