Etxerat elkarteak hautetsien artean egindako konpromiso bilketa baloratu du

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 25a, 02:00

Etxerat elkarteak konpromisoak eskatu dizkie zenbait Udal hautetsiri, ´Euskal Preso politikoei urratzen zaizkien eskubideen alde konpromisoak hartzeko` eta Hernanin egindako errondaren balorazioa egin zuten asteazkenean, plazan egindako prentsaurreko batean. Azpimarratu dutenez, bederatzi eskubideren aldeko jarrera eskatu die Etxeratek hautagaiei: -Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko eskubidea. - Osasun eskubidea. - Komunikazio eskubidea. - Hizkuntz Eskubidea. - Hezkuntza Eskubidea. -Amatasun eta aitatasun eskubidea. - Askatasunerako eskubidea. - Defentsarako eskubidea. - Euskal Preso Politikoek, kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko eskubidea.

Konpromisoak

Etxeratek konpromisioak hartzeko prest agertu diren hautagaien zerrenda eman du jakitera: Beatriz Fernandino, Xabier Peñagarikano, Angel Martin Sanchez, Marian Beitialarrangoitia, Juan Ignacio Arrieta, Idurre Lucas, Juankar Plazaola, Izaskun Txintxurreta, Izaskun Ezeiza, Unai Erroitzenea eta Usoa Barrutiabengoa. Etxeratek eskerrak luzatu dizkie hautagai hauei guztiei eta berekin batean elkarlana bultzako dutela azpimarratu dute. Etxeratek beste zenbait hautagaiengana ere jo duela azpimarratu du eta konpromisoak sinatu ez dituztenen zerrenda ere eman du jakitera: Andoni Amonarraiz, Jose Antonio Cuesta, Natalia Ugalde, Felipe Etxeberria, Jose Ramon Chica, Jose Perez, Estefania Morcillo, Jose Antonio Sanchez, Iñaki Arratibel, Iñaki Barrio, Edurne Urkia eta Edorta Aizpurua. Etxeratek ondokoa adierazi du: ´Zer pentsa ematen digu berriz sinatu ez dutenen jarrerak. Inork ez digu esan gure senideak torturatzearen alde dagoenik. Gu errepidean hiltzearen alde dagoenik. Gure senideak zainak moztera bultzatzearen alde dagoenik. Ezta ere, gaixoak edo kondenak betetakoak bahiturik mantentzearen alde dagoenik. Inork ez digu esan ere, gure senideek edozein eragile edo norbanakorekin hitz egitearen, iritziak elkartrukatzearen… kontra dagoenik. Baina, hori dena gertatzen ari den bitartean, ez dute prestutasunik konpromisoak hartzeko, gure senideen eskubide guztien defentsan aritzeko. Zer dela eta? Gezurra da beraz, eskubide guztien alde direnik. Gezurra da bizitza eskubidearen alde direnik. Gezurra da. Batzuen eskubideen alde egongo dira, baina besteon eskubideen urraketen aurrean, beste aldera begiratzen dute. Eta, hori, xeke zuria da egungo espetxe politika kriminal hau indarrean mantentzen dutenentzako. Etxerat elkartetik, beraz, batzuekin gure eta gure senideen eskubideen defentsan elkarlana bultzatuko dugula eta, besteen jarrerarekin, oso kezkatuta garela esan behar dugu`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!