EAE-ANVk ekitaldi ezberdinak egin zituen atzokoan. Eguerdi partean ferian aritu ziren herri programa eta EAE-ANVren aldeko botoak banatzen. Bestalde arratsaldean, Idurre Lucas, Izaskun Ezeiza eta Marian Beitialarrangoitia zerrendakideek gazteekin batzarra egin zuten, herri programa azaltzeko. Bestalde, Kontrakantxa gaztetxeko gazte koadrilla bat bildu zen argazki bat atera eta EAE-ANVren aldeko botua eskatzeko, baita EHNArekin bozkatzea eskatzeko ere.
Gaur herri afaria eta parekidetasunari buruzko solasaldia
Gaur, hauteskunde kanpainako azken egunean EAE-ANVk parekidetasunari buruzko solasaldia egingu du arratsaldeko 16:30etan, Biterin. Bestalde, herri afaria izango da gaur 21:00etan, Atsegindegin.