Etxerat-en dekalogoa

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 24a, 02:00

Agian askok ez dakite preso politikoek, preso politiko izateagatik, aurreneko graduko moduluetan betetzen dutela kondena, preso komunen gehiengoak bigarren graduan dauden bitartean. Aurreneko graduko modulu batean egoteak kontuan hartzeko moduko eskubide murrizketa dakar. Udaletxerako hautagaiei aurkeztutako Dekalogoan jaso diren errebindikazioak, ukatutako eskubideen laburpen bat dira. Aurreneko puntuan torturarekin bukatzeko eskatzen da. Erregimenaren propagandak sinistarazten du presoek torturak salatzen dituztela gidoiak horrela eskatzen duelako. Tortura azaltzen duen kontakizun bat entzun duenak ez du erraz ahaztuko. Torturatu eta bortxatutako neska batek, torturatzaileak errekonozitu behar zituen egunaren bezperan kontatzen zuen bezala, `okerrena torturatua izatea da baina ondoren, torturak salatzea`. Inork ez luke tortura salatuko arrazoirik gabe. Joera, hala ere, ezkutatzearena da. Salatzeak adore asko eskatzen du. Dekalogoan jasotzen diren eskubideak ukatzea (hezkuntza, euskara, komunikazioa... eta abar), tribunalek erabakitakoari pena bat gehitzea da. Sistema penitentziarioak, hau da Estatuak, uste du preso politikoentzat ez dela nahikoa askatasuna ukatzea. Droga trafikoarentzat, lapurretarentzat, korrupzioarentzat balio du, baita erahilketarentzat ere, baina ez bere herriaren independentziaren alde borroka egiten duenarentzat. Hauei lehen graduak dituen zigorrak erabiltzen dira: leiho txiki baten bidez jasotako medikuaren bisitak; EHUn ezin matrikulatzea, aitatasun eta amatasun eskubide eza, kondena murrizketak aplikatzea, eta abar. Diote kartzelaren arrazoia gizarteratzea dela. Kartzelero eta preso arteko harremanean gizarteratu beharrekoa kartzeleroa da. Euskal preso batek ez dio uko egingo bere herriaren independentziaren alde borroka egiteari. Ezin da gizarteratu eta horregatik ukatzen dizkiote eskubideak. Hau da, funtsean, Etxerat elkartetik Hernaniko hautagaiei eskatzen dieguna. Ez akordio politikoa, ezta kartzelatik ateratzea ere, soilik gaixotasun larrien kasuan eta kondenaren 3/4ak beteta dituztenen kasuan. Eskatzen duguna da, sinpleki, dekalogoko puntuak babestea giza eskubideen alde egiten dutelako. Horrekin batera eskatzen diegu kontsekuenteak izan daitezela udaletxeko karguak hartzen dituztenean. Javier Zubimendi Beitia, Hernaniko preso baten aita *Erredakzioan euskeratua
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!