Kultura aktiboa eta sensualidade parte hartzailea

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 25a, 02:00

Kultura aktiboa eta sensualidade parte hartzailea lehenestea entzulearen pasibitatearen aurrean. Aisialdia eta kultura kontsumitzeko gune alternatiboak; babesaz gain, seme-alabak zaintzeko, pardelak aldatu, bularra eman, merienda edo bestelako behar fisiologikoak, psikologikoak, emozionalak, giza harremanetakoak (gaur egun taberna bezalako gune antipedagogiko batekin ordezkatua), eguraldi txarra denean batipat. Lehenetsi behar den alderdi nagusia herritarren segurtasuna da, motor trafikoarekin zerikusia duena eta/edo fisikoki edo sexualki eraso nahi duten pertsonenganakoa, argitasuna falta den lekuetan ugaritzen ari diren erasoenganakoa. Zein dira ahaztutako auzoak? Erantzuten duenean Amonarraizek, eskaera zaharra gogorarazten diot, ez argiztapena hobetzekoa -Portu, Osiñaga edo Plaza Berrin adibidez-, baizik eta jartzekoa -Ereñotzutik gora adibidez- Cuesta de la Muertetik Galarreta eta Arrieta auzoetara bizikletan edo oinez igotzen direnentzat, 30 bat familia, batzuk umeentzako silekin. Kultura bizi eta seguru bizi, elkarbizitzarako bi zutabe nagusi. Ez dakit auditorio berri baten eskaera nondik atera den, baina aurrekontuaren mugak eskatzen du beharren arabera lehenestea gastua, behar sozialaren eta ongizate orokorraren alde. Julen Lizaso (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!