KANTUZ abesbatzak Kantuz Eguna ospatuko du larunbatean. Kantuz Eguna, abesbatzako bazkide, babesle eta jarraitzaile finenei eskainitako eguna izaten da eta egitarau berezia duen kontzertua prestatu dute. Aurtengoa ez da gutxiagorako izango eta estilo ezberdinetako kantuez gain, Kantuz abesbatzarentzat propio egindako bi abesti kantatuko dituzte. Kantu horietako bat, gainera, larunbateko kontzertuan estreinatuko dute. Bi kantu horiekin batean, musika erlijiosoa, euskal folklorea, hegoamerikar musika, eta beste hainbat estilo entzun ahal izango dira.
Egitaraua
- Tebe poem. (Bortniansky).
- Laudate pueri dominum. (Soler).
- Canticorum iubilo. (Haendel).
- Aloña mendian. (J. Olaizola).
- Saratarra. (J. M. Bastida).
- Kantuz. ( A. Desbordes).
- Volver. (C. Gardel).
- Te quiero (Arm: Liliana Cangiani).
- Zorongo (Arm: L. Elizalde).
- Ama (A. Lesbordes).
- A ti (R. Hernz Cano).
- Cantares (J. M. Serrat).
- Axuri beltza (Arm: J. Busto).
- Pays Basque ´Söule` (J. Bello Portu).
- Kantuz gara ( J. Olaizola).