‘Rebista’ ikuskizuna gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 24a, 02:00

Portuko jaietan izan zen ‘rebista’ ikuskizuneko protagonistek, Portuko auzotarra den Mally Mallyk eta Trintxerpeko Pacok, luma, kolore eta umorez beteriko ikuskizuna eskainiko dute.

rebista ikuskizuna izango da gaur Biterin, Portuko auzotarra den Mally Mally eta Trintxerpeko Pacoren eskutik. Lehenago ere izan dira Hernanin, Portuko festetan, antzeko show-a eskaintzen eta egun horretan plaza jendez bete zen. Espero dute arrakasta hori gaur ere errepikatzea. Emanaldia arratsaldeko 19:45etan izango da, Biterin. Sarrerak salgai daude Maite zapatadendan, Monica mertzerian eta Pedro Mari tabernan.

20 urte espektakuloaren munduan

Portuko Mally Mallyk azaldutakoaren arabera, 20 bat urte daramazki espektakuloaren munduan. Rebista formatu hau hemen oso ezaguna ez den arren, Mediterraneo aldean eta Madrilen horrelakoek arrakasta haundia dute: ´ezkontza eta bataioetan ere izaten dira horrelako ikuskizunak` azaldu du. Portuko jaietan egin zuten ikuskizunarekin alderatuta, gaurko honetan bi lagunek hartuko dute parte, hiruk beharrean, eta Mally Mallyk azaldu duenez ikuskizuna asko landu dute, batez ere jantziak: ´Ikuskizunak ordu bete eta hogei minutu iraungo ditu, eta abestiro pertsonaje eta jantzi berri batekin aterako gara. Jantziak guk diseinatutakoak dira eta oso ikuskagarriak dira, kolore, lentejuela eta luma askorekin`.

Portun arrakasta

Portuko ikuskizunak sekulako arrakasta izan zuela gogoratzen du Portuko auzotarrak: ´1.000tik gora pertsona bildu ziren plazan, balkoietako jendea kontatu gabe. Espektakuloaren ondoren, hilabete pasa eta oraindik ere jendeak zorionak ematen zizkigun`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!