Servando Rivas, Mikel Von Wichman, eta Eider Aldabek urrezko dominak lortu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 23a, 02:00

Servando Rivas, Mikel Von Wichman eta Eider Aldabek urrezko dominak lortu dituzte asteburuan Euskadiko jubenil txapelketan, Gasteizen. CDHn dabilen Servando Rivasek mailu jaurtiketan lortu zuen urrea; Von Wichmanek 800 metroan, eta Aldabek 5.000 metrotan. Hiru atleta hernaniarrak, Maitane Iruretagoienarekin batean, Espainiako txapelketan izango dira Euskadiko selekzioarekin. Atleta hauekin batean beste hiru atleta ere izan ziren Euskadiko jubenil txapelketan: Manex Pagolak 110 bailatan 6garren postua lortu zuen; Lide Redondo 100 metroan semifinaletara iritsi zen; eta Joseba Lizeagak bigarren postua eskuratu zuen, salto hirukoitzean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!