Igandean, EHNArekin bozkatzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 23a, 02:00

IGANDEan hego Euskal Herrian izango diren haustekundeetan EHNArekin bozkatzeko deia egin du Bai Euskal Herriari ekimenak. Azaldu duenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Udaletxe eta Batzar Nagusietako hautagaiak aukeratuko dira, eta Nafarroan, udaletxe eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak. Ekimenak azaldu du zatiketa administratiboen gainetik ´gure nazio izatea agerian utzi eta mundu osoaren aurrean euskal herritar gisa gure izena eta izana aldarrikatu` behar dela. Hauteskundeetan eskubide hori praktikan jartzera doazela azaldu du, ´demokraziaren isla izan nahi duten hauteskundeetan, gure egin nahi dugu erabakitzeko ahalmena horregatik asko izango gara euskal herritar gisa, EHNA eskuan agertu eta gure bozka emango dugunak.`
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!