Maitane Iruretagoienak emaitza onak lortu ditu Gasteizen

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 22a, 02:00

Maitane Iruretagoiena Euskadiko jubenil txapelketan izan da Gasteizen, joan den asteburuan. 100 m.-tan bigarren egin zuen, 12:53 eginda. Denbora hori bere denboraldiko onena izan da eta marka pertsonaletik 0.01era dago. 200 m.-tan, semifinaletan 26:27ko denbora egin zuen eta finala 26:31 denborarekin irabazi zuen. Ekainaren 2 eta 3an Espainiako txapelketan izango da, 100 metroko proban.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!