‘Revista’ ikuskizuna, etzi

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 22a, 02:00

Revista ikuskizuna izango da ostegunean. Portuko jaietan izan ziren Trintxerpeko Mally Mally eta Portuko auzotarra den Pacok, luma eta jantzi ikusgarriekin apainduta, musika, umorea eta kolorea protagonista dituen ikuskizuna eskainiko dute. Sarrerak salgai daude, 4 eurotan, Pedro Mari eta Akeit tabernetan, Maite zapata dendan eta Monica mertzerian. Ikuskizuna ostegunean, arratsaldeko 19:45etan izango da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!