Udal liburutegia liburu gomendagarrien gida ari da osatzen jendeari emateko ´uda irakurriaz gozatzeko`. Liburuzainek beren gustoko liburuak badituzte, baina liburutegiko erabiltzaileen laguntza eta parte hartzea ere nahi dute gida osatuagoa eta interesgarriagoa egiteko. Iradokizunak egin nahi dituenak liburutegira jo edo www.liburutegi@hernani.net helbidera bidali gomendioa, liburuaren izenburua eta zergatiarekin. Gomendioak jasotzeko azken eguna maiatzaren 31 da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!