Enkajera topaketa izan zen atzo Atsegindegin, eta 128 lagun elkartu ziren ofizioa erakustera. Zumarraga, Lasarte, Errenteria, Donosti, Berriozar eta Hernaniko enkajerak elkartu ziren atzo eta herritar asko elkartu zen hauen lana ikustera. Hernanin, Haizea mertzerian eta Elkano 17ko Emakume Zentroan ematen dituzte enkajera ikastaroak eta Kronikari Haizeako Karmelek azaldutakoaren arabera, ez da nolanahiko lana: ´maindire baten ertza egiteko igual behar da hilabete eta erdi, eta erritmo izugarrian eginda`. Garai batean ofizioa izango zena afizioz egiten du gaur egun jendeak, ez baita errentagarria ´erostunarentzat garesti iruditzen da eta saltzailearentzat oso merke da, ordu pila izugarria sartu behar baita`. Enkajerak gehienbat Extremadura eta Galizia aldean izan ziren eta Lizarra inguruan ere bai Nafarroan. Haiengandik ikasi dute askok.
Felipa Chanca
Aurten ere enkajera zaharrena eta gazteenari opari bat egin dio Berriak merkatari elkarteak. Felipa Chancak 83 urte ditu eta iaz bezalaxe lore sorta bat eman zioten atzo. Felipa Caceresko Acebo herrikoa da jaiotzez, baina azken 60 urteetan Hernanin eta Ergobin bizi izan da. Sei urte zituenetik egiten ditu enkajeak.