Txistu eta saxofoi kontzertua arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 20a, 02:00

Txistu eta saxofoi kontzertua izango da gaur Udaletxeko arkupeetan, Musika Eskolako Txistulari taldea eta Hernasax taldearen eskutik. Kontzertuari hasiera txistulariek emango diote lau obrarekin eta jarraipena saxofoi joleek bi obrarekin. Ondorenean, lau obra joko dituzte guztiek batean. Kontzertuko zuzendariak izango dira Roberto Pacheco eta Iñaki Eguren. Gaur, igandea, eguerdiko 12:30etan, Udaletxeko arkupetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!