Fernandinok azpimarratu du berak ez duela Gaztetxea lekuz aldatzeko eskatzen

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 20a, 02:00

Hernaniko Kronikan atzo argitaratuko elkarrizketan, EB-Aralarko zerrenda buruak Gaztetxearen inguruan esandakoa argitu nahi izan du, gaizki ulerturen bat izan dela-eta. Beatriz Fernandinok dio berak ez duela eskatzen Gaztetxea lekuz aldatzea edo orain dagoen tokitik kentzea. Hor, garai batean errehabilitazio piszina batzuk jartzeko proeiktu bat bazela esan nahi izan du, Kronikari argitu dionez. Fernandino negoziatu eta Gaztetxearen gaia konpontzearen alde azaldu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!