Atzo utzi zuten aske Angel Gurutz Arrospide preso hernaniarra eta arratsaldeko 20:15etan ongi etorri beroa egin zion Garin aurrean elkartu zen herritar talde haundi batek. Ekitaldian gogoratu zituzten Arrospidek herritik kanpora egindako urte guztiak, azken bostak espetxean. Arrospide 2002ko urtarrilean atxilotu zuten Bordelen ETAko kide izatearen akusaziopean, eta azken urteak Mureten egin ditu, atzo askatu zuten arte. Arrospidek eskerrak eman zizkien ongi etorrira inguratutako guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!