´Nafarroa osoaren batasuna` aldarrikatzeko Gipuzkoako nafartarrek mendi martxa antolatu dute Ausa-Gaztelu mendira bihar. Goizeko 10:00etan Larraitzeko aparkalekuan dute hitzordua eta bertatik Txindoki aurrean dagoen Ausa Gaztelu igoko dute. Tontorrean, nafar bandera zutituko dute eta Nafar gorteen ereserkia abestuko dute. Abaltzisketako Zalbide sagardotegian bilduko dira bazkaltzeko. Bazkarian izen emateko: 607 111 202 ra deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!