AHTaren kontrako bizikleta martxa izango da bihar Donostiatik Andoinera eta Alegitik Andoainera. Hernanitik, Tilosetatik goizeko 10:00etan pasako da eta handik Andoainera abiatuko dira. 13:30etan Andoainen harrera eta bazkaria izango da. Bazkalondorenean, asanblada egingo dute AHTren aurkako borrokaren etorkizunari buruz. Gaueko 20:00etan kontzertu sorpresa izango da. Bestalde gaur, 12:00etan, Donostiako PSOEren egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute (Bilbo plaza) eta deialdia egin dute bertara joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!