Goiz Eguzki zentro sozialean bideo emanaldia izango da astelehenean. Soriara egindako bidaiako eta maiatzaren 1eko ospakizunen irudiak ikusi ahal izango dira. Aurretik Zaragozarako bidaiaren zozketa egingo dute, baita Harrizko Monastegirako bidaiarena ere. Jakinarazi dute azken honetara joateko plazak libre daudela oraindik. Zozketak arratsaldeko 17:00etan izango dira eta segidan bideoa jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!