EAE-ANVk deituta bizikleta martxa eta manifestazioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Bizikleta martxa izango da gaur, EAE-ANVk deituta. Herriko auzoetatik barrena ibiliko dira eta zenbait proiekturen inguruan azalpenak emango dituzte, AHTa eta Arau Subsidiarioak esaterako. Goizeko 11:00etan, Plazatik abiatuta. Bestalde, gaur Iruñean izango den manifestaziora joateko deia egin du EAE-ANVk eta jakinarazi dute autobusa antolatu dutela joateko. Garin tabernan eman behar da izena eta 15:30etan aterako da Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!